Mark Rothko: argizko paretak
Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938
Titulurik gabea, 1948
Iruzkinak
Liliten errituak
- Izenburua:
- Liliten errituak
- Erakusketa:
- Mark Rothko: argizko paretak
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Artea eta mitologia
- Artelan motak:
- Pintura
Margolan honen neurri handiak Rothkoren norabide aldaketa erakusten du, ezagunagoa egin zuten hormaren neurriko margolan handiak egiteko joera, alegia.
Margolan honen izena Liliten errituak da eta 1945ekoa da. Lilit judutarren folkloreko emakumezko deabrua da, eta arraza horretako haurrak hiltzen ditu.
Baina hemen ez dago Liliten istorioaren irudikapen garbirik. Hori baino areago, giza irudien iradokizun nahasiak daude, bizitasun handiko lerro handi izurtuekiko margolan batean. Pintura‑geruza lodia da hainbat zatitan; eta beste batzuetan, aldiz, geruza zeharo argitsua du. Nagusi den errautsaren moduko kolore grisak aldarte tristea adierazten du.
Mitologia gai garrantzitsua izan zen Rothkorentzat, gerra urteetan. Estutasunez betetako giro hartan, ez zirudien jada eguneroko bizitzako irudiak egokiak zirenik. Bere arteak tragikoa eta denboratik at zegoena adierazi nahi zuen. Antzinako literatura klasikoari buruzko bere ezagutza izan zuen inspirazio iturri, bai eta Testamentu Berria eta Zaharra ere.
Irratiko elkarrizketa batean, bere margolanen izenburu literarioei buruz galdetu ziotenean, honako hau erantzun zuen:
"Gure izenburuek antzinako mitoak gogorarazteak zera esan nahi du: mitoak betiereko sinboloak direla eta horiengana jo behar dugula oinarrizko ideia psikologikoak adierazteko. Gizakiaren beldur eta motibazio primitiboen sinboloak dira, edozein herrialdetakoak eta edozein garaitakoak, xehetasunetan aldatu arren funtsean inoiz aldatzen ez direnak".