Edukira zuzenean joan

Mark Rothko: argizko paretak

Titulurik gabea, 1948

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea, 1950

Izenburua:
Titulurik gabea, 1950
Erakusketa:
Mark Rothko: argizko paretak
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Tamaina
Artelan motak:
Pintura

Margolan hau 1950ekoa da. Rothkok honelako margolanekin lortu zuen berezkoa duen espresioa, ospetsu egin zuen espresioa alegia.

Lehenagoko lan batzuetan, lehen aretoan ikusi dugun metroaren margolanean, esaterako, sakontasuna gutxi antzematen da: mihise lauan, eszena goitik behera irakurtzeko joera zegoen. Honelako lan helduetan, ideia hori ondorio naturalera darama Rothkok. Margolana banda horizontaletan zatituta dago. Banda horiek mihisearen gainazala indartzen dute. Beraz, konposizioa lauago bihurtzen dute.

Sakontasun eza horri garrantzia eman arren, Rothkoren margolanetan espazioa eta mugimendua era bitxian atzematen dira. Badirudi forma angeluzuzenak pixka bat flotatzen ari direla, margotu diren hondo koloreztatuen gainean. Aurrerantz mugitzen ari direla ere dirudi. Kolore belo horiek margolanaren eta gure artean dagoen espazioan daudela ematen du. Izar-laino fin baten antza hartzen dute.

Horrelako margolanekin, Rothko soiltasunaren muinera iritsi da. Ideiak zuzen eta argi adierazten ditu. Rothkok bere lanak ahalik eta soiltasun eta argitasun handienera murrizteko ardura hartu zuen. Hala ere, horrek zalantzak besterik ez zizkion ekarri. Bere soiltasun heroikoa ondorio emozional handiarekin ordaindu zuen. Agian, ardura emozional horrek ematen die monumentaltasuna eta zintzotasuna haren margolanei. Rothkoren mihise handien aurrean, jende askok lilura eta erreberentzia antzeko sentimenduak izan ditu: hau da, normalean monumentu erlijiosoei lotu izan zaizkien sentimenduak izaten ditu jendeak.

"Oinarrizko giza emozioak, tragedia, estasia, zoritxarra... adieraztea baino ez zait interesatzen. Nire margolanen aurrean jende asko lur jota geratzen da, eta negarrez hasten da. Horrek esan nahi du oinarrizko giza emozioak adierazteko gai naizela... Negar egiten duen jendeak nik lan horiek margotzean izandako esperientzia erlijioso bera izaten du".

BESTE ATALAK

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Liliten errituak

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1948

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (beltza gris gainean)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago