Edukira zuzenean joan

Mark Rothko: argizko paretak

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Info gehiago

Titulurik gabea (beltza gris gainean)

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Izenburua:
Titulurik gabea (gorria, laranja)
Erakusketa:
Mark Rothko: argizko paretak
Gaiak:
Artea eta espazioa | Kolorea
Artelan motak:
Pintura

Titulurik gabea (gorria, laranja) 1968koa da, Rothko hil baino bi urte lehenagokoa. Azken lanetan ageri bezala, haren margolanak, oro har, askoz ilunago bilakatu ziren, eta tragikotasunez blaitzen ari ziren. Baina lan honek erakusten du Rothko 1950eko hamarkadako lan helduan erabiltzen zituen kolore gorri eta laranjak ere inoiz erabiltzen zituela. Hala ere, gorriak gero eta ilunagoak ziren, eta koloreen arteko kontrastea gutxitu zen. Espazio orokorra ere lehen baino lauagoa da.

Hemen, goiko alde gorria, handiagoa, bere aldaera diluituago batek (gorri laranjatu argiagoa) inguratzen eta eusten du. Irudiak grabitateari muzin egiten diola dirudi, zerrenda meheago eta argiagoak kolorezko bloke sakonago, astunago eta handiagoari eusten baitio.

Laukizuzen gorri handia leuntasunez trazaturik dago, kolorea hondoaren barrura eta kanpora, bizitasun aldakorrez, isurtzeko moduan. Kolorezko blokeak ia uharte baten forma hartzen du margolanaren barruan: aterpe lasai bat, beharbada, lana behatzerakoan, arreta jartzeko tokia.

1960ko hamarkadaren erdialdean eta bukaeran, Rothko Houstongo Rothko Kaperarako enkargu garrantzitsuan aritu zen lanean. Rothkok gela osoetarako enkarguak eskertzen zituen: atsegin zuen inguru zehatzetarako margolan multzoak sortzea. Halaber, tinko saiatu zen multzo gisa sortutako lanak beti batera sal zitezen, eta, betirako elkarrekin egon zitezen.

BESTE ATALAK

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Liliten errituak

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1948

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria