Edukira zuzenean joan

Mark Rothko: argizko paretak

Titulurik gabea, 1950

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea, 1952-53

Izenburua:
Titulurik gabea, 1952-53
Erakusketa:
Mark Rothko: argizko paretak
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Kolorea | Tamaina
Artelan motak:
Pintura

Margolan hau 1952‑53 urteetakoa da. Garai hartan, Rothko lan multzo trinkoa eta aldi berean askotarikoa egiten jardun zen. Bere konposizioak hemen ikusten dugun formatura mugatu zituen erabat: hiru laukizuzen horizontal pilatu zituen bata bestearen gainean. Hala ere, tamaina askotako mihiseak eta kolore sorta oso zabala erabiltzen ditu. Bere margolanetan, era askotara nahasten ditu, eta laukizuzenen arteko harremana eta proportzioak ere era askotara doitzen ditu. Rothkok bere artearekin arakatu nahi zituen espazioko dimentsio berriak erakusten dituzte mihise handi hauek. Honakoa Rothkoren lehenengo muraletako bat da, eta 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960ko hamarkadan espazio jakin batzuetarako propio egiteko jaso zituen enkarguak baino lehenagokoa da. Ia itsutzen gaituzten kolore bloke horizontal horiek ikuslea inguratzearekin mehatxatzen dute.

Rothkok oso arinki eman du pintura. Koloreak giro lainotsua eta pisurik gabea ematen du. Batzuetan pintura geruza fin asko ematen ditu, bata bestearen gainean. Azpiko geruzak gaineko geruzen artetik azaltzen dira, argi iturri ezkutu baten distira ikusiko balitz bezala.

Lan hauetan, Rothko indar handiko lan zirraragarriak sortzeko borrokan ari zen. Tamaina izugarri handia zuten arren, ez zuen harrotasunezko edo handitasunezko lanik egin nahi. Haren helburua lan intimoak eta gizatiarrak egitea zen. Ikuslearekin harreman berezia, indartsua aurkitu nahi zuen. Honakoa esan zuen:

"Margolana laguntasunari esker bizi da, ikusle sentikorraren begietan zabalduz eta bizkortuz".

Bere ibilbideko aldi hartan, Rothkori jada ez zitzaion gustatzen bere lanen esanahiari buruz hitz egitea. Beldur zen, hitz gehiegi esanez gero, ikuslearen irudimena geldiaraziko ote zuen. Rothkoren beraren hitzetan:

"Isiltasuna hain da zehatza...".

BESTE ATALAK

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Liliten errituak

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1948

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (beltza gris gainean)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago