Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak

Info gehiago

Atalak

Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak

Izenburua:
Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Eszena-generoa | Morala | Alemania | Johann Friedrich Städel
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Teknikak:
Estanpazioa
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Alberto Durero (1471–1528) Errenazimentuko artista aleman gailenena izan zen. Hark egin zituen estanpak, pinturetatik eta marrazkietatik bereizita sortuak, bere maisulan handienen artean daude; izan ere, artista bizi zela, estanpei esker eman zen ezagutzera Europa osoan eta eragin handia izan zuten bertako artean. Harialderako zur-grabatuaren eta kobre-grabatuaren teknikak, XV. mendean asmatutakoak, historian goren mailara eraman zituen Durerok. 1500 inguruan garatutako punta lehorraren eta ur-bortitzaren teknika berriak ere landu zituen. Bere estanpek irudikatzen dituzten gaiak hauexek dira: erlijioa, Ama Birjinaren irudiak adibidez, harenganako debozioa erakusteko estimazio handia izan zutenak; eguneroko bizitzako eszenak, sarritan oinarri morala dutenak; eta baita jakintsu humanistekin Durerok izan zuen harremanari eta Italiako Errenazimenduko artea ezagutu izanari esker landu zituen motibo berritzaileak ere, Antzinateko artearen eta literaturaren eragina jaso zutenak. Bestetik, bere hasierako lanetan irudikatu zituen biluziek, Italian eta Antzinatean inspiratutakoek, probokazioa eragin zuten, baita arrakasta handia lortu ere. Durerok sortu zituen estanpak hirietako publiko burges jantziari zuzendutakoak ziren batik bat. Estanpa horietan jasotzen diren ikonografiak arreta eta doitasun handiko behaketatik sortutako xehetasun handiko deskribapenak dira, pertzepzio eta esperientzia indibiduala nabarmentzen dituztenak, alegia. Harialderako grabatuen sail handiek, adibidez, iruditan emandako kontakizun zirraragarriak eskaini eta sentimenduak pizten zizkion behatzaileari. Hala, harialderako grabatu horiei esker ikusleak bat egin behar zuen Apokalipsiaren dramarekin, Nekaldiaren giza sufrimenduarekin eta Ama Birjinaren bizitza sailean irudikatutako amarengandiko maitasunarekin. Aitzitik, Dureroren kobre-grabatuak estanpa bereiziak dira gehienbat; teknikari nahiz gaiari dagokionez obra berritzaileak, asmo handikoak eta programatikoak direlako nabarmentzen dira, horien artean Nemesis edo Adam eta Eva, edo sortu zituen hiru grabatu nagusiak: Zalduna, San Jeronimo bere gelan eta Malenkonia.

Hemen erakusten diren estanpa guztiak Frankfurt am Maineko Städel Museum-aren bildumakoak dira. Museo hau Johann Friedrich Städel merkatariak eta bildumazaleak sortu zuen 1817an, eta Alemaniako pintura erakustoki ederrenetakoa izateaz gainera, estanpa-bilduma handia du jasota. Izan ere, Dureroren estanpak XVIII. mendean museoaren sortzaileak berak bildutakoak dira. Durero idealtzat zuen Alemaniako Erromantizismoaren espirituak bultzatuta, handitzen joan ziren fondoak XIX. mendean, eta halaxe eratu du Städel Museum-ak maisu haren zur gaineko harialderako grabatuen eta kobre-grabatuen bilduma zabala eta kalitate handikoa. Erakusketa honek Alberto Dureroren estanpa ederrenetakoak eta haren lan grafikoaren ikuspegi orokorra eskainiko dizkigu.

303. aretoan heziketa-gune bat aurkituko duzu. Erakusketa hau osatzeko sortua izan da eta Errenazimentuko ideia eta alderdi nagusiak eta horiek Alberto Dureroren obran izan zuten eragina edo erantzuna ezagutzen laguntzea du helburu.

BESTE ATALAK

Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Natura eta ideala

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Apokalipsia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Antzinatea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren Nekaldiak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero eta Maximiliano I.a enperadorea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Errinozeroa

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren azkeneko obrak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago