Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Ama Birjinaren bizitza

Info gehiago

Durero eta Maximiliano I.a enperadorea

Info gehiago

Atalak

Durero-ren Nekaldiak

Izenburua:
Durero-ren Nekaldiak
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Durero-k behin baino gehiagotan jorratu zuen Jesusen Nekaldiaren gaia. Erdi Aro amaierako jendearentzat garrantzi handiko gaia zen hura, Jesusen sufrimenduak haien bekatuen barkamena ekarriko zuelako esperantza adierazten zuelako, eta norbere penak jasateko kontsolamendua ikusten zutelako sufrimendu horretan. Dureroren Nekaldiaren irudiak behatzaileen sentimenduetara hurbildu eta haiengan errukia sentiarazteko saioa dira. Durerok hiru grabatu-sail handitan irudikatu zuen Nekaldia. Nekaldi handia, 1500. urtearen aurretik sortzen hasia, baina 1510era arte amaituko ez zuena, Azken Afaritik Jesusen Pizkunderaino izandako gertaerak biltzen dituzten formatu handiko hamabi harialderako grabatuk osatutako saila da. Nekaldi txikia osatzen duten grabatuek, 1509–10 urte inguruan sortutakoek, 36 eszena bereizitan zabaltzen dute kontakizuna. Adam-en eta Eva-ren jatorrizko bekatutik hasten da saila, gizaki zenez, Jesusek jasandako sufrimendua eta sakrifizioa behar izan zirelarik haiek barkatzeko. Kobre-grabatuaren teknikaz baliatuz Durerok egin zuen sail bakarra, Nekaldia beranez, Jesusen pairamenak jasotzen dituzten irudiek osatzen dute baita ere. Sail honetan, beranaz egindako grabatuaren teknikak eskaintzen zituen aukera grafikoez baliatu zen Durero, iluntasun- eta larritasun-giroa sumatzen den gertaera horiek formatu txikian irudikatzeko.

BESTE ATALAK

Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Natura eta ideala

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Apokalipsia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Antzinatea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren Nekaldiak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero eta Maximiliano I.a enperadorea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Errinozeroa

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren azkeneko obrak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago