Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Natura eta ideala

Info gehiago

Antzinatea

Info gehiago

Atalak

Apokalipsia

Apokalipsia liburuak munduaren amaieraren ikuspena deskribatzen du, Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka latza eta, azkenik, bake-garaia, Jainko gorenaren babesean. Itun Berriaren liburu hori askok irakurri zuten Erdi Aroaren amaieran, erlijioaren inguruko zalantzak nagusi ziren garaian jendearen ziurtasun- eta argitasun-premia adierazten baitzuen, eta Erreforma ekarri zuen ondorioz. Durero-k liburu batean argitaratu zuen 1500. urtea baino lehen harialderako grabatuen lehenengo saila; formatu handiko grabatu bakoitzari zegokion testua pareko orrian agertzen zen, hau da, aurreko orriaren atzealdean; izan ere, ikusgai dauden orrialdeetako batzuetan atzealdean den testua antzeman daiteke. Aurreneko estanpa eta gero, Apokalipsiaren autore San Joanen martirioari buruzkoa, hark izan zuen ikuspena azaltzen da, Jainkoaren tronuaren eta gortearen inguruan eta, ondoren, gizakien gainean sortutako izurriak eta Zeruko indarrek Infernuko hainbat izakirekin izandako borrokaldia. Azkenean, Satan amildegian baztertzen dute, eta aingeru bat agertzen da Zeruko Jerusalem sortu berria San Joani erakustera. Garai hartan bertan egin zituen beste harialderako grabatu handi eta bereizi batzuetan bezala, Gizonak bainua hartzen edo Ercules grabatuetan adibidez, teknika grafikoak eskaintzen zituen baliabide urriekin aukera espresibo ugariak sortu zituen Durerok, eta horien artean kontrasteak eta bizitasun handiko formak nabarmentzen dira Apokalipsian.

BESTE ATALAK

Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Natura eta ideala

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Apokalipsia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Antzinatea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren Nekaldiak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero eta Maximiliano I.a enperadorea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Errinozeroa

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren azkeneko obrak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago