Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Apokalipsia
Ama Birjinaren bizitza
Atalak
Antzinatea
- Izenburua:
- Antzinatea
- Erakusketa:
- Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta erlijioa | Artea eta historia | Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Italia | Lizunkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Teknikak:
- Estanpazioa
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto
Durero-k Italiako artelanen bitartez eta testu zaharrak irakurri eta ikertzen zituzten jakintsu humanistekin izan zuen harremanaren bitartez ezagutu zuen Antzinatea. Hala ezagutu ahal izan zuen mundu hura, artista hazi izan zen Behe Erdi Aroko giroarekin alderdi askotan bat ez zetorrena. Asko miresten zuen Antzinate paganoa, beldurra eta erreparoa sorrarazten bazizkion ere. Kontraesan horrek giza gorputz biluzian aurkitu zuen adierazpen gorena, emakumezkoen biluzian, batik bat. Durerok estanpetan argitara eman zituen biluziek, batetik, giza anatomia irudikatzeko trebetasun tekniko modernoa erakusten dute, zeharo berria, baita gorputzaren irudi sentsuala ere, lan grafikoan ordura arte ezagutzen ez zena. Hala eta guztiz ere, Durerok izaki deabrudun arriskutsuak bailiran eta lizunkeriari lotuta aurkeztu zituen Lau emakume biluzik edo Alferraren tentaldian agertzen den Venus erakargarria.
Haren asmakuntza ikonografikoak, horien artean Herkules bidegurutzean eta Ercules harialderako grabatuan agertzen direnak —orain arte sakonetik interpretatu ez direnak, baina nolanahi ere behatzailearen aldetik antzinateko autoreak ondo ezagutzea eskatzen dutenak—, testu zaharren eta antzinako mitologiaren inguruko eztabaida humanistikoen jakitun zenaren seinale dira. Gizonak bainua hartzen grabatuak umorez eta zolitasunez kokatzen du antzinateko eszena bukoliko bat Dureroren garaiko Alemaniako hiri baten. Nemesisen, halabeharraren jainkosaren irudi biluzi monumentalak kristau pentsamoldea eta antzinako pentsamoldea lotzen ditu: goiko indarraren irudia da, gizakiak haien ekintzengatik saritu edo zigortzen dituena.