Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak
Natura eta ideala
Atalak
Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak
- Izenburua:
- Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak
- Erakusketa:
- Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Teknikak:
- Estanpazioa | Marrazkia
- Artelan motak:
- Grabatua | Ilustrazioa
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto
Alberto Durero-ren lehenengo estanpak liburuetarako ilustrazioak dira, aprendiz gaztea zela egin zituen bidaietan Basileako argitaletxeetarako diseinatuak. San Jeronimo bere ikasgelan 1492an argitaratu zen Elizako gurasoaren gutunak jasotzen zituen edizio baten azal bezala; garaiko liburu arrakastatsuenerako, Leloen untziarako, Durerok emandako 70 harialderako grabatu baino gehiago 1494an kaleratu ziren lehen aldiz. Harialderako grabatuan ohitura zenez, estanpa haietarako marrazkiak besterik ez zituen egin Durerok, eta zurezko takoak artisau espezializatu batzuek tailatu zituzten ondoren. Harialderako grabatuaren baliabideak mugatuak izan arren, bizitasun eta plastikotasun handiko irudiak sortzen saiatu zen Durero, baita espazio eta xehetasun adierazgarriak ere, haren behaketa zorrotzaren ondorio.
Aurreneko kobre-grabatuak geroago egin zituen Durerok, bidaian ibili ondoren Nurenbergera itzuli zenean. Hala ere, asko ikasi beharra zeukan oraindik teknika horretan. Burruntziaren Familia Santua asmo handiko grabatua eta Heriotzak mehatxatutako emakume gaztea ikusita, begien bistakoa da kobrezko xafletan lerroak grabatzeak berekin zekarren zailtasuna. Horien aldean, Tximinoaren Ama Birjina grabatuan urte gutxitan nola aurreratu zuen igar daiteke. Grabatu honetan, giroa eta argia sumatzen da espazioan, eta materialen gainazalaren efektua, besteak beste, oihalarena, belarrarena, zurarena edo larruarena, ondo bereizita daude. Mende aldaketaren aurretik, Dureroren ospea zabaltzen hasia zen beranaz egindako grabatu batzuei eta trebetasun tekniko handia erakusten zuten formatu handiko harialderako grabatuei esker.