Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Durero eta Maximiliano I.a enperadorea

Info gehiago

Durero-ren azkeneko obrak

Info gehiago

Atalak

Errinozeroa

Izenburua:
Errinozeroa
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Ingurunea eta natura
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Antzinatetik Europan ikusi ahal izan zen lehenengo errinozeroa 1515ean iritsi zen Lisboako portura, Indiako sultan batek Portugaleko erregeari egindako opari. Animalia iritsi zenean zirrara handia eragin zuen; berehala bidali zuten Erromara, Aita Santuak ikus zezan, baina bidaia hartan ontzia hondoratu eta hil egin zen animalia. Bitartean, Europa osoan zabaldu zen errinozeroa iritsi zelako berria. Lisboako agente komertzial baten bitartez, animaliaren deskribapen bat eta marrazki bat iritsi ziren Nurenbergera. Datuak eta irudia oinarri hartuta, Alberto Durero-k harialderako grabatu bat egin zuen, bera hil ondoren ere behin baino gehiagotan argitaratu izan zutena eta pinturetan, oihal gainean, portzelanan eta beste hainbat baliabidetan ere kopiatu izan zutena. Durerok ez zituen ondo interpretatu animaliaren marrazkiaren eta erantsitako testuaren xehetasun batzuk, eta berez ez duen oskol gogor batekin irudikatu zuen. Hala ere, harialderako grabatu hark animalia honen ikusmoldea markatu zuen Europan XIX. menderaino. Errinozeroa Dureroren marrazkiaren arabera irudikatzen jarraitu zuten, ordurako beste errinozero bizidun batzuk eta haien benetako itxura ezagutu arren.

BESTE ATALAK

Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Aurreneko zur gaineko harialderako grabatuak eta kobre-grabatuak

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Natura eta ideala

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Apokalipsia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Antzinatea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Atala, 2007

Info gehiago

Durero-ren Nekaldiak