Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Didaktika

Izenburua:
Didaktika
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Teknikak:
Kalkografia
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Gune didaktiko hau Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak erakusketaren funtsezko atal eta osagarri izateko taxutua dago.

Gaika banatua dago, Errenazimentuaren garaiko alderdi jakin batzuen ikuspegi orokorra eskaintzeko asmoz (Antzinate Klasikoak sorrarazi zuen interesa, Humanismoaren garapena, aurrerapen zientifikoak, aldaketa sozialak, politikoak eta erlijiosoak) eta baita garai hartako artearen funtsezko kontzeptuak azaltzeko ere. Errenazimentutik egingo dugun ibilbideaz gain, Alberto Durerok garai hura nola bizi izan zuen eta bere obran nola islatzen den jakin ahal izango dugu, baita grabatugile bezala egindako lanaren berezitasun batzuk ere.

Gainera, tailer-gunea gehitu diogu, Durerok, Alemaniako Errenazimentuko grabatugile eta teoriko ospetsuak, maisutasun handiz garatu zuen kalkografia-teknika bisitariei ezagutzera emateko.