Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Materialak eta metodoak

Info gehiago

Tradizioari desafio egiten

Info gehiago

Atalak

Sarrera

Asmamenaren ildoak aurkezten dituen obrak umoreak, esperimentazioak, eta jakingurak

ezaugarritzen ditu. Pieza hauek 1950eko hamarkadatik gaurdaino sortuak dira ezohiko

material eta teknikekin. Denek ere hautsi egiten dituzte konbentzio estetikoak, askotan

modu ludiko batean, asmamena eta zolitasuna baliatuz. Erakusketak hainbat belaunalditako

artistak biltzen ditu, baliabide desberdinekin lan egiten dutenak, eta Guggenheim Bilbao

Museoaren Bildumako oso pieza adierazgarriak hartzen ditu barnean, apenas ikusgai jarriak,

oso ezagunak diren beste batzuekin batera. Kultura jasoaren nahiz herrikoiaren elementuak,

arruntak nahiz sublimeak, serioak nahiz ironikoak nahasten dira erakusketan, arte ederrek

oinarri dituzten hierarkiei desafio eginez.

Gaika antolatua, Asmamenaren ildoa hiru ataletan dago egituratua. Bertan, sorkuntza

artistikoaren izaera esperimentalari heltzea da asmoa, obra-multzo kohesionatu bat

aurkeztuta, artista garaikide adierazgarriek eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo

aldikoek sortuak. Lehenengo aretoan, Tradizioari desafio egiten, artistaren estudioaren

ohiko esparrutik kanpo sortutako piezekin hasten da erakusketa. Teknikaren ustekabeko

erabilera baten bitartez, edo jorratutako bidetik aldenduta, atal honetan ordezkatutako

artistek hazi berriak erein zituzten, artearen kategoria konbentzionalei aurre egiten dieten

esperimentazio berriei bide emateko. Bigarren aretoak, Irudikapen-moduak, sortzaileek

giza forma gai gisa arakatzeko baliatzen dituzten planteamendu ugariak jasotzen ditu. Kasu

guztietan figuraziora jo badute ere, egile batzuek ikuspegi intuitibo eta berritzaileagoak

erabiltzen dituzte; beste batzuek, berriz, irudikapen errealistagoak lantzen dituzte.

Materialak eta metodoak azkeneko aretoan ikusgai dauden lanak prozesuen eta irudien

sorkuntzaren arteko erlazioa arakatzen duten artistek sortutakoak dira. Abstraktuak

funtsean, obra horiek esperimentazio-lanaren emaitza dira, izan ere zenbaitetan eguneroko

objektuak edo errepertorio artistikoan ezohikoak diren materialak baliatzen dituzte.

Asmamenaren ildoak estilo eta mugimendu desberdinetako artistek egindako obrak

aztertzen ditu. Baina hemen ordezkatutako artista denek dute ezaugarri nagusitzat

zolitasuna, esperimentazioa eta praktika artistiko oso espezifikoak erabiltzea interesatzen

zaizkien gaiei heltzeko orduan. Artelanen arteko elkarrizketa bat sortu nahi izan da, honela

ikusleek egileek materialak eta teknikak aukeratzerakoan hartutako funtsezko erabakiak

antzemateko aukera izan dezaten eta haien askotariko metodologia artistikoen eta prozesu

indibidualen lekukotza jaso dezaten.

BESTE ATALAK

Materialak eta metodoak

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

Tradizioari desafio egiten

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

Irudikapen-moduak

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JEAN-MICHEL BASQUIATNapoliko gizona (Man from Naples), 1982

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JULIAN SCHNABELEspainia (Spain), 1986

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

YOKO ONOHichiko Happo, 2014

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JENNY HOLZERBiziraupena saila: utziozu eskuari noraezean ibiltzen… (Survival Series: Let your hand wander…), 1989Biziraupena saila: gizonek ez zaituzte babesten… (Survival Series: Men don’t protect…), 1989

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JENNY HOLZERGerra bat egon zen (There was a war), 2019 

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

GENERAL IDEAGau-eskola (Nightschool), 1989

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago