Asmamenaren ildoa
JULIAN SCHNABEL
Espainia (Spain), 1986
JENNY HOLZER
Biziraupena saila: utziozu eskuari noraezean ibiltzen… (Survival Series: Let your hand wander…), 1989
Biziraupena saila: gizonek ez zaituzte babesten… (Survival Series: Men don’t protect…), 1989
Atalak
YOKO ONOHichiko Happo, 2014
- Izenburua:
- YOKO ONOHichiko Happo, 2014
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Guggenheim Bilbao Museoa | New York | Japonia | Haikuak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Fluxus
- Teknikak:
- Ekintza-pintura
- Artelan motak:
- Performance | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Fluxus mugimenduko artista nabarmena eta Arte Kontzeptualaren aitzindari, Yoko Ono funtsezko irudia izan zen New Yorkeko 1950 eta 1960ko hamarkadetako underground abangoardian. Bere obretan askotariko diziplinak, teknikak eta materialak arakatu eta konbinatzen ditu, eta desafio egiten diote mundua begiratu eta ulertzen dugun moduari. Hichiko Happo 2014an bere atzera begirako erakusketaren esparruan Guggenheim Bilbao Museoan egindako performance baten aztarna bat da. Onok sumi tinta erabili zuen bederatzi mihiseren gainean hau idazteko: “Hichiko Happo” (zazpi poz eta zortzi altxor) eta “bakea”.
Artistaren keinuaren espontaneotasunak eta askatasunak, tinta-jarioan antzemangarriak, antzekotasunak ditu haiku poesia japoniarraren generoarekin, eta aldi berean Ekintza Pinturaren mendebaldeko tradiziora eramaten gaitu.