Asmamenaren ildoa
JENNY HOLZER
Biziraupena saila: utziozu eskuari noraezean ibiltzen… (Survival Series: Let your hand wander…), 1989
Biziraupena saila: gizonek ez zaituzte babesten… (Survival Series: Men don’t protect…), 1989
GENERAL IDEA
Gau-eskola (Nightschool), 1989
Atalak
JENNY HOLZERGerra bat egon zen (There was a war), 2019
- Izenburua:
- JENNY HOLZERGerra bat egon zen (There was a war), 2019
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Gizarte-kronika | Gerra | Siria | Hitzak | Pertsonak | Espetxea | Errefuxiatuak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Holzer, Jenny
Berrogei urte baino gehiagotan, Jenny Holzer artistak idatzizko hitzarekin esperimentatzen jardun du, bere obra ikusgai jartzeko estrategiak etengabe berritzen. Bost aldeko LED errotulu hau joan den hamarkadan sortu dituen pieza eskultorikoen adibide bat da, argiaren eta testuaren sintesi bat osatzen duten piezena.
Obra honen gaia Siriako gerra zibila da, gaur egun jarraitzen duena; bere ondorio humanitario suntsitzaileak eta horrek ekarritako nazioarteko errefuxiatuen krisia. Bertan, Holzerrek 131 testigantza biltzen ditu, Human Rights Watch eta Save the Children erakundeek jasotakoak: protestetan atxilotutako pertsona zibilei, Assad-en erregimenak kartzelaratu eta torturatuei, nahiz Siriako armadako eta inteligentzia-agentzietako desertoreei egindako elkarrizketak. Adingabe siriarren eta haien gurasoen adierazpenek ahotsa ematen diete haien etxeak atzean utzi behar izan dituzten familia ugariri, eta aurre egin behar izaten dieten zailtasunak islatzen dituzte.