Asmamenaren ildoa
Irudikapen-moduak
JULIAN SCHNABEL
Espainia (Spain), 1986
Atalak
JEAN-MICHEL BASQUIATNapoliko gizona (Man from Naples), 1982
- Izenburua:
- JEAN-MICHEL BASQUIATNapoliko gizona (Man from Naples), 1982
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Hip hop | Kaleko kultura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Napoliko gizonak trebetasun handiz konbinatzen ditu elementu figuratiboak eta trazu espresionistak, artistaren mezenasetako baten erretratu garratz batean. Basquiatek “txerri-merkatari” (pork merchant) deitzen zion gutxiespenez bere ongile italiar dirudunari eta, izan ere, ugariak dira koadroan animalia horri buruzko idatzizko aipamenak. Basquiatek artista profesional gisa lan egin zuen urteetako hasierako adibide honen gainazal konplexuak artistaren lanak bereizgarri zuen sinboloen, hitzen eta zifren amalgama biltzen du. Mihiseari indarra eta dinamismoa dario, eta Basquiaten sustraiak ekartzen dizkigu gogora, graffiti artista bat zenean. Hip hopa ere garrantzizko erreferentzia izan zen egilearentzat, kontuan hartuta mihisearen gaineko bere hitz-joko trinkoa funtzio bisuala nahiz soinuzkoa izateko asmoarekin sortzen zuela.