Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Sarrera

Info gehiago

Atalak

Materialak eta metodoak

Areto honetan hautaketa heterogeneo bat aurkezten da, obra abstraktuena

funtsean. Asmamen edo sormen handiko metodoak eta materialak gehitzen

dituzten obrak dira eta sortu izan diren aldiak berrogeita hamar urte baino

gehiago hartzen ditu. Teknika garrantzizko estrategia bat da artista hauentzat.

Izan ere, berebiziko zeregina izan zuten lantzen dituzten baliabideak

susperrarazteko orduan, ikuspegi berritzaileen bitartez edo pinturaren

gainazalean ezohiko elementuak gehituta; besteren artean, egunkariko papera,

liburuak, zeramika, arbela edo klera. Piezek gonbidatu egiten dute behatzailea

artistek beren ikuspegietan eta prozesuetan hartzen dituzten erabaki jakin

batzuen garrantziaz jabetzera, sorkuntzarako aukera desberdinetara ezinbestean

bideratzen dituzten erabakiak baitira.

Areto honetako egile askok pinturaren ezaugarri fisikoekin esperimentatu

zuten, sakontasuna, dentsitatea, testura, eskala eta kolorea aztertzen jardunez.

Robert Motherwell espresionista abstraktuak pintura berrasmatzeko modu

desberdinak arakatu zituen, eskala monumental batean irudikatutako keinulerro

bortitzengatik bereizten diren obretan: horren adibide dugu Bidaia:

hamar urte geroago (1961). Espainiako Neoespresionismoaren adierazgarririk

gailenetakoa den Miquel Barceló bere bi obrarekin ageri da hemen ordezkatua,

zeinak ezin hobeto hezurmamitzen baitute zoruan margotutako bere mihiseek

bereizgarri duten materia-geruza lodien pilaketa. Barcelók ezohiko elementuak

erabiltzen ditu, besteak beste, itsas algak, errauts bolkanikoa, janaria edo

zigarro-mutxikinak, eta testura jorizko gainazal zeharo konplexuak osatzen

ditu horrela. Prudencio Irazabalen Titulurik gabea 767. zk. (1996) argitsua ere

pinturaren arloan egindako esperimentazioaren ondorengo beste adibide bat

dugu. Pieza hau egikaritzeko, polimero likidoa, oso urtua, erabili du artistak,

eta gela gehitu dio loditzeko eta, ondoren, pigmentu likido kantitate txikiak

gehitu dizkio, zeharrargitasun-maila desberdinetako hainbat kolore-geruza

sortzeko helburuz. Pintzelkadaren arrastoak mihisearen gaineko gainazal baten

eraikuntza-prozesu artistikoaren gogoragarri bisualak dira.

General Idea (1969 eta 1994 bitartean jardunean) izen anonimoaren pean bilduta

lan egin zuten hiru artisten asmoa hauxe zen: beren identitate indibidualak

ezkutatzea, artista indibidualaren mitoa, jeinutzat hartua, hausteko. Hastapenetan

zen Arte Kontzeptualaren eta baliabide berrien erabileran oinarritutako artearen

aitzindari, General Idea-k baliabide eta teknika ugari hartzen ditu bere praktikan,

efimeroak barne, —besteak beste, arte postala, performancea, argazkilaritza

eta zinea—, eta asmamen handiz erabiltzen ditu herri-kulturaren eta kultura

mediatikoaren formak iraultzearren. Antzera, Rodney Grahamek diziplina

anitzetan lan egin du, eta mugimendudun irudiak jasotzen dituzten bere instalazio

iradokitzaileen eduki intelektualagatik da ezagun. Bi zatitan garatutako bere

lanean, Fotogramak (Fotogramak 6000–6001) (1989), artistak ikuslea inplikatzen

du aurrez aurre ageri diren gainazal beltz zeharo islatzaileen ispilu-efektuaren

bidez. Obrara hurbiltzean, behatzailea automatikoki bihurtzen da fotogramaren

gai, artistaren ikuspegi berritzailean leku bat hartu eta hura aktibatzean.

BESTE ATALAK

Materialak eta metodoak

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

Tradizioari desafio egiten

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

Irudikapen-moduak

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JEAN-MICHEL BASQUIATNapoliko gizona (Man from Naples), 1982

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JULIAN SCHNABELEspainia (Spain), 1986

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

YOKO ONOHichiko Happo, 2014

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JENNY HOLZERBiziraupena saila: utziozu eskuari noraezean ibiltzen… (Survival Series: Let your hand wander…), 1989Biziraupena saila: gizonek ez zaituzte babesten… (Survival Series: Men don’t protect…), 1989

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

JENNY HOLZERGerra bat egon zen (There was a war), 2019 

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago

GENERAL IDEAGau-eskola (Nightschool), 1989

Asmamenaren ildoa, Atala, 2021

Info gehiago