Asmamenaren ildoa
JEAN-MICHEL BASQUIAT
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
YOKO ONO
Hichiko Happo, 2014
Atalak
JULIAN SCHNABELEspainia (Spain), 1986
- Izenburua:
- JULIAN SCHNABELEspainia (Spain), 1986
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Artea. Materiala | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materialak | Bartzelona | Antoni Gaudí
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua | Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Schnabel, Julian
1979an hasi zen Julian Schnabel bereizgarri dituen plater apurtudun pinturak egiten, bere lan figuratiboei Espresionismo Abstraktuaren ohiko eskala kolosala eta pintzelkada indartsua aplikatuta. Schnabel, Neoespresionismoaren ordezkari gailenetako bat, beste elementu aurkitu batzuekin konbinatzen ditu baxera-zatiak, eta masillaren antzeko Bondo izeneko poliester-erretxina batean txertatzen ditu, haien gainean irudi gordinak olio-pinturaz margotzeko. Platerak barnean hartzen dituzten pintura hauetarako —beren motiboen distortsioengatik eta testura lodi-lodiengatik nabarmenak— 1978an Bartzelonara egin zuen bidaia batean aurkitu zuen inspirazioa Schnabelek, non zuzenean ikusi ahal izan zituen Antonio Gaudí arkitekto katalanaren mosaikoak. Espainian, artistak pinturara eramaten du mosaikoaren gainazala, biak prozesuan eraldatuta: plater eta katilu apurtuak kanpoalderantz proiektatzen dira gainazaletik, pintzelkada eskultoriko zakar batzuen antzera, eta modu horretan konplexutasun handiagoa ematen dio pinturaren planoari, beste modu batean bi dimentsiokoa izango zelarik.