Asmamenaren ildoa
JENNY HOLZER
Gerra bat egon zen (There was a war), 2019
Atalak
GENERAL IDEAGau-eskola (Nightschool), 1989
- Izenburua:
- GENERAL IDEAGau-eskola (Nightschool), 1989
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Mitoak | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Erretratua eta autorretratua | Talde eta Eskola artistikoak | Drogak | HIESa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- General Idea,
AA Bronson, Felix Partz eta Jorge Zontal artistek General Idea izeneko taldea sortu zuten 1969an. Haien arteko lankidetza artearen eremutik askoz haratago joan zen, eta elkarrekin bizitzen eta lan egiten eman zituzten 25 urte emankorretan lan-multzo aberatsa eta probokatzailea sortu zuten, harik eta 1994an Partz eta Zontal garaia baino lehen zendu ziren arte.
Ikuspuntu kontzeptuala oinarritzat hartuta, General Ideak modu askotako euskarriak eta baliabideak erabili zituen garaiko gizartean giltzarri ziren gaiak jorratzeko: masa-komunikazioa, HIES-aren izurritea, identitatearen eraikuntza, eta artistaren mitoa —bakarkako jenio nahiz taldeko entitate gisa—.
General Ideak eszenak balira bezala eraikitako autorretratu segidak egin zituen, artistak partekatutako identitate bakar batekin aurkeztuta. Horietako bat da Gau-eskola, azalean autorretratua duten liburuz egindako eskultura. Artelan horrek, baita aurrez aurre duen arbelak ere, artistak ikasle gisa ulertzearen mitoa eraikitzeko balio du.