Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
Titulurik gabea (Senza titolo), 1967
Ispilua (Specchio), 1968
Iruzkinak
Eskuineko aldea (Lato destro), 1970
- Izenburua:
- Eskuineko aldea (Lato destro), 1970
- Erakusketa:
- Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sormena | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Marrazkigintza | Hitzak | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Povera
- Aipatutako artistak:
- Anselmo, Giovanni
[…] Eskuineko aldea lanak bi bertsio ditu: bata paper gaineko marrazki bat da, arkatzez egina; bestea, berriz, koloretako argazki bat. Marrazkia ispilu aurreko autorretratu arrunt bat denez, gainerakoek ikusten nautenaz bestela ageri naiz bertan. Argazki-bertsioak printzipio berari jarraitzen dio, baina argazkiaren kopia negatiboa alderantzikatuta eginda dago. Eskuarki, begiratzen didan pertsonaren ezkerraldearekin etortzen da bat nire eskuinaldea; kasu honetan, ordea, negatiboa alderantzikatu izanaren ondorioz, badirudi pertsona horrek nire bitartez begiratzen didala. Negatiboa inbertituta, sentitzen den bezala erakusten dut nire aurpegia, den bezala, eta ez dirudien bezala. “Eskuineko aldea” inskripzioa nire lepoaren eskuinaldean jarri nuen, alderantziz idatzita, negatiboa alderantzikatzerakoan zentzu egokian irakur zedin. Negatiboa inbertituta lortzen dudan autorretratua, beraz, azeleratua da artearen historian izan den egiteko modu tradizionalekin alderatuta, eta ikusmen-ohituren inbertsioan oinarriturik dago.