Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
Lanean barrena (Entrare nell’opera), 1971
Infinitua (Infinito), 1970
Iruzkinak
Ezin konta ahala milaka urteko ebakidura baterako (Per un’incisione di indefinite migliaia di anni), 1969
- Izenburua:
- Ezin konta ahala milaka urteko ebakidura baterako (Per un’incisione di indefinite migliaia di anni), 1969
- Erakusketa:
- Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sormena | Denbora | Forma | Materialak | Sinbologia | Pertzepzioa | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Povera
- Aipatutako artistak:
- Anselmo, Giovanni
[...] Obra bat “behin-behineko” zerbait bezala agertzen da beti: denboraren joanarekin, beti eskaintzen digu berritasunik, bestelako egoeraren bat. Obra hauek milaka eta milaka urtean nola sortzen diren behatzeko aukera izango bagenu bezala sortuak dira, eta denbora “mugagabe” baten existentzia kontuan izateko gonbita egiten digute. Ezin konta ahala milaka urteko ebakidura baterako lanaren helburua hauxe da: ebaki hori etorkizun oso urrunean egin dezakegula sentiaraztea orainean —hau da, erakusketa batek irauten duen bitartean—. Burdinazko barra astun hori horman bermaturik dago, koipe mineral antioxidatzaile batez babestuta. Luzera osoan dauka aplikatuta koipe mineral hori, goiko aldean izan ezik: eta hortxe hasiko da laburtzen, oxidazioaren ondorioz. Murrizten-murrizten joango da denboraren poderioz, horman behera irristatuko da, eta, bere pisuak eraginda, ebakidura sakon bat utziko du. Horrexegatik irudikatzen du denbora mugagabe bat, bestela imajinatu ezin daitekeen denbora bat. Alegia: beharbada barra poliki-poliki laburtuko da, baina desagertzen denean ebakia geratuko da halere. Eta ebaki horrek hura sortu zuen barrara eramango gaitu.