Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
Itsasoz haraindirantz (Verso oltremare), 1984
Ikusezina (Invisibile), 1971–73
Iruzkinak
Titulurik gabea (Senza titolo), 1984–91
- Izenburua:
- Titulurik gabea (Senza titolo), 1984–91
- Erakusketa:
- Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Bolumena | Espazioa | Forma | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Povera
- Aipatutako artistak:
- Anselmo, Giovanni
[…] Kasu hauetan, osorik erabiltzen dut mihisea, hau da, oihalaren gainazal zuria eta oihala zabaltzeko erabiltzen den bastidorea […]. Oihal zuriaren gainean, harrizko bloke “ere” badiren koloreak aurkezten ditut, eta, haren gainean, esekita geratzen dira soka-laster baten bidez. Koloreek, kolore diren heinean, kromatikoki eragiten diote oihalari; eta, harriak diren heinean —hau da, beren pisuaren ondorioz—, benetan eragiten diote: harri baten pisuak eusten dio beste harriaren pisuari, eta bien pisuak mantentzen du obra orekan. Argirik ez denean, margolanak desagertu egiten dira: berdin du zer garaitakoak, zer estilotakoak edo zer teknikarekin eginak diren. Kasu honetan, koloreek eragin piktorikoa dute argia dagoen bitartean. Baina, pisu ere badiren heinean, eragina dute argirik ez denean ere.