Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
Titulurik gabea (Senza titolo), 1988
Norabidea (Direzione), 1967–68
Iruzkinak
Burdinari beste bira bat (Un giro più del ferro), 1969
- Izenburua:
- Burdinari beste bira bat (Un giro più del ferro), 1969
- Erakusketa:
- Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
- Gaiak:
- Denbora | Espazioa | Forma | Konposizioa | Materialak | Sinbologia | Bizitza | Hitzak | Pertzepzioa | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Povera
- Aipatutako artistak:
- Anselmo, Giovanni
Burdinari beste bira bat 1969an egina da. Burdinazko plaka bat da, eta “Un giro più del ferro” esaldia dauka grabatuta. Berniz gardenezko geruza batek bi aldeetatik babesten du idazkia duen burdina-eremua, eta, hala, babestu egiten du oxidaziotik. Denboraren poderioz eta oxidazioaren eraginez, burdinazko blokea desintegratu eta desagertu egingo da, babesturiko grabatua duen zati zirkularra izan ezik. Disko horrek, lurrean jira eta bira, “beste bira bat” gehiago luzatuko du burdinaren bizitza.
[…] “Obraren” hasierako asmoak gorabehera, argi dago materiaren eta, ondorioz, formen eraldaketa (hala nola burdinaren oxidazioa, euriak mendietan eragindako aldaketa, edo are ibaiek harkaitzen gainean eragindakoa), horixe dela irudiak iradokitzen dituena, izan aldizkakoak, izan subjektiboak…