Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
Norabidea (ekialdea) Norabidea (iparraldea) [Direzione (Est) Direzione (Nord)], 1978
Hirurehun milioi urte (Trecento millioni di anni), 1969
Iruzkinak
Arnasa (Respiro), 1969
- Izenburua:
- Arnasa (Respiro), 1969
- Erakusketa:
- Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
- Gaiak:
- Gizakia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Irudikapena | Konposizioa | Materialak | Sinbologia | Itsas paisaia | Bizitza | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Povera
- Aipatutako artistak:
- Anselmo, Giovanni
Arnasa bezalako obra batean ez nuen ezer “asmatu”. Gogoan dut txikitan trenbidean ibiltzen ginela jolasean. Udan, beroak gori-gori jartzeraino dilatatzen zuen burdina, eta, ondorioz, errailek elkar ukitzen zuten, kontaktuan jartzen ziren bata bestearekin. Neguan, ordea, handiagoa zen bi errailen arteko tartea, eta utzi egiten zioten elkar ukitzeari. Ez nuen asmatu ez beroa, ez hotza; eta, era berean, ez da nik asmatua burdinak eman egiten duela beroarekin, eta hotzarekin, aldiz, uzkurtu egiten dela. Fenomenook behatzetik dator “aurkikuntza” hori. Itsas belaki bat burdinazko bi barraren artean jarrita, belakiaren “arnasketa” jarri nuen “ikusgai”; izan ere, bere ezaugarri fisikoengatik, belakia zabaldu egin daiteke airez puztuta, edo konprimatu ere bai, barruko airea hustean. Arnasari buruz espekulatu beharrean, objektu bihurtu nuen.
[…] Burdina ez bezala, belakia izaki biziduna da, mundu organikokoa; gu geu ere izaki organikoak gara eta, beraz, eragin egiten digute arnasketa-ekintza naturalak eta bizitzeko behar dugun aireak. Burdinak —geure baitan ere badagoen elementua izaki— gogortasun, pisu eta egitura zeharo ezberdinak ditu belakiaren aldean. Obraren arnasketa, begiz sumaezina bere moteltasunagatik, funtsezko mugimendu organiko bat da: ez bizitzarako bakarrik, baita edozein baldintza historiko, sozial eta artistikotarako ere.
[…] Nire ustez, obra honek eta hura osatzen duten elementuek itsasoaren eta tankerako paisaien handitasuna ekartzen dute edo ekar dezakete gogora, haren sakonerak, koloreak eta fauna; burdinak, berriz, bere aurkikuntzak izaniko esanahia eta inplikazioa gogorarazten ditu...