Edukira zuzenean joan

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia

Sarrera

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Info gehiago

Iruzkinak

Maria Helena eta Arpad

Maria Helenaren erretratua (Portrait de Marie-Hélène, 1940)

Maria Helena Vieira da Silva 1908an jaio zen Lisboako erdi-mailako klaseko familia batean. Alaba bakarra zen, eta txikitatik bizi izan zen artez inguratuta. Aitonaren liburutegi zabalari esker, Maria Helenak literatura zaletasuna garatu zuen, gainera. Afizio horrek bizitza osoan iraun zion.

Bost urte zituela, Ingalaterrara joan zen familiarekin: han museo eta antzokietan ibili ziren eta bizipen horrek arrasto iraunkorra utzi zion. Hamaika urte besterik ez zituela, Emília dos Santos Braga eta Armando Lucena pintore portugaldarrekin ekin zion heziketa artistikoari. Hamahiru urterekin egina zuen lehenbiziko olio-pintura.

1928an, 20 urte zituela, Vieira da Silva Paris aldera joan zen, Académie de la Grande Chaumière ikastegian eskultura ikastera. Lehenbiziko ikasturtean, Italiara egindako bidaia batek erabat markatu zuen. Bereziki txunditurik gelditu zen lehen Errenazimentuko maisuen freskoekin.

Azkenean, pinturara bideratu zuen bere praktika. Alabaina, sekula ez zuen alde batera utzi eskulturagintzan jasotako prestakuntza. Eskulturaren fisikotasunak edo gorpuztasunak elikatu zuten Vieira da Silvaren obra, modu hartan ulertzen baitzituen espazioa, sakontasuna eta argi-itzalen arteko interakzioa.

Parisen, artea deskubritzeaz gainera, bere bizitzako maitea ere aurkitu zuen: Árpád Szenes margolari hungariarra, alegia. Iritsi eta gutxira ezagutu zuten elkar ikastegian, eta berehalaxe sentitu zuten elkarrekiko erakarpena. Vieira da Silva eta Szenes handik bi urtera ezkondu ziren, eta 55 urtez egon ziren elkarrekin, harik eta senarra 1985ean hil zen arte. Maitasun-harremana ez ezik, erlazio intelektuala ere izan zuten. Honelaxe gogoratzen zuen Vieira da Silvak:

“Misterio hutsa da dena. Gure bizitza miragarria izan da. Mundu guztia dago harrituta! Elkar maite duten eta bizitza osoa elkarrekin eman duten bi margolari! Árpádek bakarrik ikusten nau barrutik eta kanpotik. Berak bakarrik ezagutzen nau erabat”.

Biek miresten zituzten bata bestearen lanak, eta biek zuten abstrakziorako dedikazio sakona. Szenesek errespetua adierazi zuen emaztearen diziplina artistikoarekiko, lanean ari zela egin zizkion erretratu askotan. Maria Helenaren erretratua (1940) da horietako bat: kontzentrazio bete-betean erakusten du margolaria.

Erretratu honek, artistaren presentzia barea eta sortze-indar handia jasotzen ditu. Vieira da Silvari eginiko omenaldi pertsonala da, eta, aldi berean, aintzatespen publikoa, artista serio eta independente gisa. Szenesek honela deskribatzen zuen haren lan egiteko modua:

“Vieira da Silvak bere konposizioa apurka-apurka elikatuz lan egiten du beti; sarritan heltzen dio berriro, eta denbora-tarte luzean”.

Iraunkorrak izan ziren elkarrekiko maitasuna eta errespetua. Bietatik, Vieira da Silvak eskuratu zuen aintzatespen handiena artista gisa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Maria Helena eta Arpad

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Pariserako itzulera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago