Edukira zuzenean joan

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Info gehiago

Iruzkinak

Pariserako itzulera

San Antonioren predikua (La Prédication de Saint-Antoine), 1947–50
Estudio harmoniumduna (L’Atelier à l’harmonium), 1950

Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Vieira da Silva Europara itzuli zen. Hasieran, bakarrik egon zen, eta hilabete batzuk geroago elkartu zitzaion senarra.
Eraldatuta aurkitu zuen Paris. Artista etengabe bilakatzen ari zen hizkuntza artistikoarekin heldu zen hara: oraindik ere trinkoa eta estratifikatua, baina gero eta linealagoa.

1950eko Estudio harmoniumduna lanak artistaren estudioan barneratzen gaitu, eta, ondoren, disolbatu egiten ditu haren mugak, harik eta bibrazio eta lerro bihurtu arte. Harmoniuma bera, izenburuan jasoriko musika-tresna, erritmo bisual gisa ageri da, objektu gisa baino gehiago. Estudioa —gogoa bezala — erresonantzia eta hausnarketarako espazio gisa agertzen zaigu; aldi berean ezaguna eta arrotza.

San Antonioren predikua 1947 eta 1950 artean egin zuen, eta sail honetako gainerako lanen kontrapuntu gisa funtzionatzen du. Lan figuratiboa da, pertsonaiak forma sinplifikatuetara murriztuta badaude ere, eta San Antonioren irakaspenenei eta haien inguruko suhartasunari eskainitako omenaldia da, baita Vieira da Silvaren testuinguru kulturalari egindako keinua ere.

1949an, hauxe idatzi zuen Michel Seuphor artista belgikarrak hari buruz:

“Pixkanaka-pixkanaka, bere ohiko gaiak garatuz, Vieira da Silvak arte-forma ordezkaezin bat sortu du, pinturaren egoera ezohikoa. Haren lanean, sekula adierazi gabeko zerbait aurkitzen da: dimentsiorik gabeko espazio bat, aldi berean mugatua eta mugagabea; mosaiko harrigarri horretan, elementu bakoitzak du barne-indarra, eta berehala gainditzen du bere eremua”.

Goraipamen bikaina... eta omenaldi oso egokia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Maria Helena eta Arpad

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Pariserako itzulera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago