Edukira zuzenean joan

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia

Espazioaren anatomia

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Info gehiago

Iruzkinak

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Karta-jokoa (Le Jeu de cartes), 1937

Vieira da Silvak 1933an egin zuen bakarkako lehen erakusketa, Parisko Jeanne Bucher galerian. Bucher aliatu handi bihurtu zen, eta artistak bizitza osoan gorde zuen harremana galeriarekin.

Garai hartan, Paris pil-pilean zegoen, eta esperimentazioa zen nagusi. Vieira da Silva abangoardiako zirkulu kartsu baten parte zen; erakarri egiten zuten abstrakzio geometrikoak eta kubismoak, baita Cercle et Carré —zirkulua eta karratua— eta halako taldeekin izaniko eztabaida biziek ere.

Baina, Parisen izanik ere, Lisboarekin jarraitzen zuen pentsatzen. Haren obretan, sarritan azaleratzen ziren azulejuz estalitako fatxadak, espaloi uhinduak, eta hiriaren erliebe malkartsu eta mailakatua, kolorezko bloke eta lerro erritmiko gisa: abstrakzio bihurtutako memoria arkitektonikoak dira.

1930eko hamarkadaren erdi alderako, Vieira da Silva hasia zen gogoeta sakonean oinarritutako ahots propio, konplexu eta bakarra definitzen. Espazioa mihisearen gainean eraikitzeko modu pertsonala garatu zuen, eta, horretarako, lerro aldakorreko sareak, forma errepikatuak eta perspektiba gainjarriak baliatzen zituen. Lerroaren erabilera ez zen estrukturala bakarrik; aitzitik, emozioa, mugimendua eta energia transmititzen zituen.

Hori argi ikusten da 1937an egindako Karta-jokoa lanean. Obra horretan, kolore biziko bihotzak, pikak eta errege-erreginak ageri dira mihisean biraka, atera nahian balebiltza bezala. Pinturaren gainazala agertoki bihurtzen da; joko-zelai horretan, badirudi bata bestearen gainean tolesten direla denbora eta espazioa.

Vieira da Silvaren aburuz, jokoak ez ziren denbora-pasa hutsa. Aitzitik, bizitzaren metaforak ziren: egitura zuten, baina ezin ziren aurreikusi. Artista eta ikuslea dantzakide bihurtzen dira pertzepzio-, erreakzio- eta interpretazio-koreografia mental batean.

Karta-jokalarien, dantzarien eta dama-taulen irudiak baliatuz, Viera da Silvak mundu berezi batean murgiltzera gonbidatzen gaitu, eta, han, bizitzaren erritmoan dabiltza taupadaka espazioak.

 

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Maria Helena eta Arpad

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Pariserako itzulera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago