Edukira zuzenean joan

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Info gehiago

Iruzkinak

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Labirintoa (Dédale), 1975
Saint-Lazare geltokia (La Gare saint-Lazare), 1949

Bere ibilbidean, Vieira da Silva behin eta berriz bueltatu zen arkitekturara, ez gai gisa hartuta bakarrik, baita pentsatzeko modu gisa baliatuta ere. Eliza bat, geltoki bat, obretan zegoen orube bat... ez ziren leku estatikoak, ezpada beste dimentsio batzuetarako ateak irekitzen zituzten enigmak.

Atal honetan, ikus dezakegu zer-nola irudikatu zituen artistak espazio publiko enblematikoenetako batzuk. Fatxadak irudikatu beharrean, atzean dagoena arakatzen zuen: zimenduak, aldamioak, erritmo estrukturala.

Hala gertatzen da, hain zuzen, 1949an margotutako Saint-Lazare geltokia lanean. Obra horretan, deseraiki egiten du egiaz existitzen den Parisko tren-geltoki bat ; horretarako, nahas-mahas ageri diren erritmo eta lerroak errepikatzen ditu, eta hala sortzen du koadroaren egitura. Jada ez da espazio funtzional bat, baizik eta eremu psikologiko eta misteriotsu bat.

Umetan, Vieira da Silva galdu egin zen behin labirinto batean. Esperientzia hark hainbesteraino markatu zuen, ezen behin eta berriz agertzen baitira labirintoak haren artean —are nabariagoa da presentzia hori gerraosteko obretan—.

Labirintoa (1975) pinturaren jatorrizko izena frantsesez Dedalo arkitektoarengandik hartua da —hau da, Minotauroa gordetzen zuen labirintoaren maisu eraikitzailea, greziar mitologiaren arabera—. Baina Vieira da Silvari ez zitzaion hainbeste interesatzen alderdi mitologikoa; aitzitik, nahastu, desbideratu eta eraldatu egiten den espazio baten barruan egotearen esperientzia islatu nahi zuen.

Koadroan, norabide guztietan gurutzatzen dira lerro gainjarriak. Bideak banandu eta berriro lotzen dira. Pinturak ez du irudikatzen leku bat, baizik eta sentsazio bat: nabigatzearena, konplexutasunari aurre egitearena, eraikuntza amaigabe batena.

Vieira da Silvaren ustez, arkitektura sekula ez zegoen amaituta. Beti zen aribidean zegoen lan bat. Eliza bat, geltoki bat edo, oro har, leku ezaguterrazak margotzen zituenean ere, ez zituen inoiz finkatzen erabat. Ez zituen jasotzen eraikina edo tokia, baizik eta haiek zeharkatzearen esperientzia.

Gela honetan zabiltzala, agian zeuri ere irudituko zaizu etengabe aldatzen ari den espazio batean zaudela. Horixe bera adierazi nahi izan zuen Vieira da Silvak: pintura ez dela inoiz objektu amaitu bat, baizik eta sartzera gonbidatzen gaituen egitura bat, handik barrena mugitzeko gonbita egiten duena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Maria Helena eta Arpad

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Pariserako itzulera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago