Edukira zuzenean joan

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Info gehiago

Pariserako itzulera

Info gehiago

Iruzkinak

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Itsas historia tragikoa edo Naufragioa (História trágico marítima edo Naufrage), 1944
Rioko inauteria (Carnaval de Rio), 1944


1939an, Alemania naziak Polonia inbaditu zuenean, Vieira da Silvak eta Árpád Szenesek ihes egin zuten Paristik, segurtasun bila.

Lisboara itzuli ziren denbora labur batez, baina haien egoera berehala bihurtu zen ezegonkor: Vieira da Silvak ezin izan zuen berreskuratu portugaldar nazionalitatea, galdu egin baitzuen atzerritar batekin ezkontzean.

1940an, senar-emazteek Brasilera emigratu zuten, Nazioen Ligak emaniko bidaiatzeko dokumentazioarekin, eta azkenean Rio de Janeiron finkatu ziren. Han eman zituzten hurrengo zazpi urteak, hango komunitate artistiko bizi-biziaren baitan.

Arte Ederren Museo Nazionalean erakutsi zituzten haren lanak, eta harremanak izan zituzten Brasilgo modernismoko pertsona nabarmenekin, hala nola Murilo Mendes poetarekin.

Baina Vieira da Silvarentzat biziki mingarria izan zen erbestea. Asko hunkitu zuen Europako gerrak, baita sorterritik urrun egoteak ere. Oinazeturik zegoen amarengandik aldendu izanagatik eta atzean utzitako bizitzaren ondorioz. Depresioak jota egon zen, eta bere buruaz beste egiten ere saiatu zen; bizirik irten bazen arren, sakonak izan ziren horren orbain emozionalak.

Larritasunari zentzua emateko modu gisa edo, pintatzeari ekin zion atzera. Brasilen gutxiago sortu zuen arren, garai horretako obrak dira bere ibilbideko anbiziotsu eta indartsuenetakoak.

Gerra ez zuen inoiz irudikatu zuzenean, baina Brasilen egindako lan askotan nabari da haren itzala. Itsas historia tragikoa edo Naufragioa izenburuek, hain justu, Portugaleko itsas-ontzien hondoratzeen gaineko XVI. mendeko kontakizun-bildumari egiten dio erreferentzia. Haren pinturan, baina, Bigarren Mundu Gerrak eragindako suntsipenaren eta desintegrazioaren metafora bihurtzen da naufragioa.

Pinturak ez du irudikatzen itsas hondoratze bat literalki. Lerro apurtuak, forma hautsiak eta gainazal zurrunbilotsu eta ezegonkor bat baliatuz, noraezean egotearen sentsazioa transmititzen du gehienbat. Hala ere, erresilientzia ere ageri da kaosaren barruan. Garai bateko hondoratze haietan bezala, obrak bizirautea iradokitzen du, gizakiak irauteko duen sena, galera ikaragarriak izanagatik ere. Frontetik urrun sortua izan arren, bere pinturak krisian dagoen mundu baten pisu emozionala eta artistaren sosegurik eza bera islatzen ditu.

Emozioz beteriko lan horiekin kontrastean, Rioko inauteria obrak ospakizun karioka ospetsuaren espiritua bereganatzen du: forma trinko eta dardaratsuak baliatzen ditu, espazioa nahiz gizakiak irudikatzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Maria Helena eta Arpad

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Xake mate. Dantzariak, xakelariak eta karta-jokalariak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Pariserako itzulera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Iruzkina, 2025

Info gehiago