Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia
Pariserako itzulera
Kanpoaldeak eta barnealdeak
Iruzkinak
Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak
- Izenburua:
- Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak
- Erakusketa:
- Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia
- Gaiak:
- Arkitektura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Lerroa | Hiri-eszenak | Hiria | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Vieira da Silva, Maria Helena
Paris, gauez (Paris, la nuit), 1951
Vieira da Silvak esan ohi zuenez, “emakume hiritarra” zen. Bere obran, hiriak ez dira tokiak bakarrik, baizik eta ideiak, sentimenduak eta oroitzapenak. Lisboa edo Paris; Rio de Janeiro edo metropoli asmatuak... Ez ditu sekula irudikatzen literalki. Bizi ditugun bezala margotzen ditu: ordenatuak eta kaotikoak, ezagunak eta arrotzak.
Artistaren mihiseak zeharkatzen dituzten lauki-sare bereizgarriek eta egitura labirintikoek Lisboako azulejuz estalitako fatxadak eta kale malkartsuak gogorarazten dituzte. Hala ere, hiriak ez dira erraz identifikatzen. Energiaz beteta ageri dira, baina sekretuak dauzkate gorderik.
Vieira da Silva 1947an itzuli zen Parisa. Gerrak eraldatuta aurkitu zuen hiria, baina bizirik, sorkuntzari zegokionez. Hiria abstrakzioaren bidez birpentsatzen hasi zen, eta arkitektura bisual gisa ulertu zuen: oroimena eta sentimendua adreiluekin eta zementuarekin ageri dira loturik.
Paris, gauez (1951) lanean eta beste zenbaitetan, hiria paisaia oniriko bihurtzen da. Kaleak eta eraikinak lausotu egiten dira. Perspektiba bihurritu eta tolestu egiten da. Ez da postaletako Paris. Aitzitik, berak sentitzen duen hiria da: misteriotsua, nahasgarria, poetikoa.
Artistak “automobilik gabeko metropoli erraldoi bat” irudikatzen zuen... Ez zuen imajinatzen “etxe orratz erraldoi bat, baizik eta zerurantz eztiki eta leuntasunez altxatzen den arkitektura bat”. Vieira da Silvaren ustez, hiriak errealak eta irudimezkoak ziren, zapaltzaileak eta askatzaileak. Ordenatuak eta kaotikoak. Leku ukigarriak ez ezik, pentsamoldea eta pertenentzia-sentimendua ere eskaintzen zizkioten.
Atal honek, beraz, hiriei begiratzera gonbidatzen gaitu, hiriak sentitzera. Eta, agian, hiriko labirintoan gustura asko galtzera, artista bera bezala.