katalogoa
Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912
Karole P. B. Vail
- Izenburua:
- Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912
- Egilea:
- Karole P. B. Vail
- Argitalpena:
- Madril: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta La Fábrica, 2020
- Neurriak:
- 24,5 x 20,5 cm
- Orrialdeak:
- 192
- ISBN:
- 978-84-17769-66-6
- Lege gordailua:
- M-25334-2020
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lerroa | Sinbologia | Erakusketak | Lankidetza artistikoa | Der Blaue Reiter | Hans Goltz galeria | Espiritualtasuna | Apokalipsia | Lehen Mundu Gerra | Dualtasuna | Itxaropena
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Xilografia
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Olio-pintura mihise gainean, 111,4 x 162,1 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza
37.239
1911rako —bereziki oparoa izan zen urte hura—, Kandinskyk jadanik idatzia zuen bere oinarrizko tratatua, Über das Geistige in der Kunst. Insbesondere in der Malerei (Espirituzkoa artean, bereziki pinturan, 1912), bere ideia filosofiko, artistiko eta espiritualak aldarrikatzen zituen obra, eta forman, kolorean eta elkarrekiko efektuetan oinarrituriko hizkera bat deskribatzen zuena. Ordurako bere zenbait Inpresio ere margotuak zituen, beste obra garrantzitsu batzuez gainera. 1912a ez zen izan aurreko urtea baino sormen gutxiagokoa, bere artean funtsezkoak ziren gaiak landu baitzituen; urte hartan Der Blaue Reiter (Zaldun urdina) argitaratu zuen Kandinskyk Franz Marc-ekin batera, eta Klänge (Soinuak) bukatu zuen, prosa lirikoko poemen eta xilografien liburu bat. Municheko Hans Goltz galerian egin zen Marcekin batera fundatu zuen Der Blaue Reiter taldearen bigarren erakusketa.
Barne-gertaera espiritualen agerraldien gisan deskribatu zituen Kandinskyk bere Inprobisazioak saileko margolanak. Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)] izan zen egilearen 1912ko obrarik garrantzitsuena. Segur aski oraindik lokalizatu ez den obra baten bertsioa den lan horretan abstraktuagoa egin zen artistaren estiloa, eta, bere espontaneotasunagatik, ia-ia eskematikoa gertatzen da. Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Kandinskyk eta beste artista batzuek abstrakzioa ikertu zuten, partez ariman eta heriotzaren ondorengo bizitzan zuten interesak bultzatuta. Aipagai dugun margolanean modu nabarmenean lausotzen dira kurbak eta forma uhinduak, baina ezagutzeko modukoak izaten jarraitzen dute hein batean, eta badirudi gertaera apokaliptikoak adierazten dituztela ezkerreko aldean eta itxaropen- eta erredentzio-sinboloak, berriz, eskuinekoan; azken horien adibide ona da mihisearen goiko eskuin angeluan ageri den eliza edo dorre antzekoa.
[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.]