Edukira zuzenean joan

Kandinsky

katalogoa

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Karole P. B. Vail

Izenburua:
Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila
Egilea:
Karole P. B. Vail
Argitalpena:
Madril: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta La Fábrica, 2020
Neurriak:
24,5 x 20,5 cm
Orrialdeak:
192
ISBN:
978-84-17769-66-6
Lege gordailua:
M-25334-2020
Erakusketa:
Kandinsky
Gaiak:
Artea eta politika | Bildumagintza | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Zirkulua | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Sinbologia | Bauhaus Eskola | Erbestea | Nazismoa | Zaldiak | Errusia | Dessau | Solomon R. Guggenheim | Will Grohmann
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily

Olio-pintura mihise gainean, 140 x 201 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza
37.262

Errusiatik alde egin ondoren, Kandinskyk eskolak eman zituen Bauhausean 1922tik 1933ra arte, lehenbizi Weimarren, gero Dessaun eta, azkenik, Berlinen, non erakundea itxi behar izan baitzuten presio politikoaren ondorioz. Eskola alemaniar ospetsuak oso giro komunitarioa zuen, eta hartan ere Kandinskyk bere artea eta teoriak garatzen jarraitu zuen. 1930eko uztailaren 7an, Solomon R. Guggenheimek artista bisitatu zuen Dessauko Bauhausean, eta zenbait obra erosi zituen, tartean Konposizioa 8 (Komposition 8). Hura izan zen Guggenheimen arte modernoko bilduma gero eta zabalagoan sartu zen Kandinskyren lehen pintura garrantzitsua.

Konposizio berant hau artistaren Bauhauseko garaiko maisulanetako bat da, eta sail bereko aurreko obra baino kasik hamarkada bat geroago margotu zuen. Hainbat eratako elementu abstraktuak eta geometrikoak nagusitzen dira lanean, baita lerro beltz fin batzuk ere, eta itzelezko mihisea gertatzen da, antolaketa-maila handia agertzen duena. Kandinskyrentzat berarentzat Lehen Mundu Gerraren ondorengo garaiko bere obren artean garrantzitsuenetako bat zen. Nabaritzen dira oraindik ere mendi-tontorrak izan litezkeenaren forma triangeluarrak, eta horrek konposizio-baliabide harmonikoa eta dotorea ematen dio irudiari. Kolore biziko zirkulu flotagarriek zipriztintzen dute obra, Kandinskyk “oposiziorik handienen sintesia” zirelakoan definitu zituen irudiek, alegia. Honakoa idatzi zuen: “[Zirkuluak] forma bakarrean konbinatzen ditu kontzentrikoa eta eszentrikoa, orekan egin ere. Hiru forma primarioetatik [triangelua, karratua, zirkulua], harexek adierazten du argien laugarren dimentsioa”1. Zentzu askotan, zirkuluak ordezkatu zuen zaldia artistaren motibo kutun gisa, eta ondorengo obretan are garrantzi handiagoa hartu zuen, artistak iradoki zuen bezala, esanahi liluragarrien multzo zabal bat islatuz.

[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.]

Oharrak

  1. Vasily Kandinskyk Will Grohmann-i, urriak 12, 1930, hemen aipatua: Angelica Zander Rudenstine, The Guggenheim Museum Collection: Paintings 1880–1945, 1. alea, New York: Solomon R. Guggenheim Foundation, 1976, 310. or. [itzuli]