Edukira zuzenean joan

Kandinsky

katalogoa

Lerro beltzak (Schwarze Linien), 1913ko abendua

Karole P. B. Vail

Izenburua:
Lerro beltzak (Schwarze Linien), 1913ko abendua
Egilea:
Karole P. B. Vail
Argitalpena:
Madril: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta La Fábrica, 2020
Neurriak:
24,5 x 20,5 cm
Orrialdeak:
192
ISBN:
978-84-17769-66-6
Lege gordailua:
M-25334-2020
Erakusketa:
Kandinsky
Gaiak:
Artea eta hezkuntza | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Beltza | Lerroa | Mugimendua | Erakusketak | Lehen Mundu Gerra | Mosku | Munich
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily

Olio-pintura mihise gainean, 129,4 x 131,1 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza
37.241

Kandinskyk Munichen 1913an egin zuen azken pintura-lanetako bat, Lerro beltzak (Schwarze Linien), orobat izan zen margotu zituen obra ez-objektibo goiztiarrenetako bat, eta ongi adierazten du egileak abstrakzio lirikora heltzeko zuen asmoa, pintura soil-soilera, hau da, pintura absolutura. 1914ko urtarrilean Kolonian egin zen banakako erakusketa batean erakutsi zen lehenengo aldiz obra hori, eta erakustaldi haren inauguraziorako prestatu zuen hitzaldian aipatzen zituen Kandinskyk kezka haiek; mintzaldi hura gerora “Kandinsky über seine Entwicklung” (“Cologne Lecture”) [“Kandinsky bere bilakaeraz” (“Koloniako konferentzia”)] izenaz ezagutu bazen ere, ez zuen sekula jendaurrean eman.

Margolanaren konposizioak, elkarrekin gurutzaturiko lerroen filigrana delikatu horrekin, loturarik ez dauka mundu materialarekin. Lerro grafiko beltzekin teilakatzen diren kolorezko forma organikoen adierazkortasunak eta distirak puzzle flotagarri dinamiko bat gogorarazten dutela ematen du, edo tapiz bat. Mihisea zipriztintzen duten kolore primario eta osagarrien arrastoek mugimendu bizkor baten ilusioa sortzen dute, zirkulu bihurtu nahi balute bezala; hamar bat urte geroago funtsezkoak izango ziren motibo haiek artistaren obran. 1914. urtea sormen-ahalmen handikoa izan zen, baina ahalmen hori laster gertatu zen murriztua sufrimendu pertsonalaren eta egoera politiko zailaren ondorioz. Hala, Kandinsky Moskura itzuli zen bere Municheko bizitokitik Lehen Mundu Gerra hasi zenean. Errusian egon zen urteetan oso pintura gutxi egin zituen, eta irakaskuntzan eta museoen erreforman jardun zuen gehienbat.

[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.]