Edukira zuzenean joan

Kandinsky

katalogoa

Karratu beltzaren barruan (Im schwarzen Viereck), 1923

Karole P. B. Vail

Izenburua:
Karratu beltzaren barruan (Im schwarzen Viereck), 1923
Egilea:
Karole P. B. Vail
Argitalpena:
Madril: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta La Fábrica, 0
Neurriak:
24,5 x 20,5 cm
Orrialdeak:
192
ISBN:
978-84-17769-66-6
Lege gordailua:
M-25334-2020
Erakusketa:
Kandinsky
Gaiak:
Arte errusiarra | Artea eta hezkuntza | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Estetika | Gesamtkunstwerk (artelan erabatekoa) | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Paisaia | Bauhaus Eskola | Espiritualtasuna | Errusia | Alemania | Munich | Weimar | Johannes Itten | Kazimir Malevich | Paul Klee | Richard Wagner
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily

Olio-pintura mihise gainean, 97,5 x 93 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza
37.254

Irakasle-lanak egin ondoren, eta Munichen eta Errusian hainbat kultura-erakunde zuzendu ondoren, gauza naturala ematen zuen Kandinskyk Bauhausean postu bat onartzea; han lankide izan zituen, besteak beste, Johannes Itten, zeinak Bauhausaren ideiei buruzko Atariko Ikasturtea ematen baitzuen, eta Paul Klee, “Diseinuaren Teoria bitarteko formalen analisi gisa” izeneko ikastaroaren arduraduna. Horrez gainera, bere ideiarik intuitiboenei aurre egiten zieten kide errusiarrengandik urrundu zelarik, are erakargarriagoa gertatzen zitzaion Kandinskyri Alemanian eskolak emateko eta berriz ere pintatzeko aukera, eta ez zen sekula berriz Errusiara itzuli.

Municheko egonaldian, asko interesatu zitzaion Richard Wagnerren Gesamtkunstwerk kontzeptua, hau da, “artelan erabatekoa”, pintura, musika, dantza eta antzerkia bateratzen zituena. Bauhausak eta haren ikasketa-esparru ugariak lan-inguru ideala eskaintzen zioten Kandinskyri, baina berari ez zitzaion hainbeste interesatzen Bauhauseko irakasle askok azpimarratzen zuten funtzionalismo mekanikoa; berak tankera espiritualeko eta psikologikoko balioak eta kezkak nabarmentzen zituen bereziki, eta diseinu modernoaren estetika azpimarratzen zuen.

Hainbat ikasgai eta tailer eman zituen —besteak beste, Marrazkigintza Analitikoa, Formaren Elementu Abstraktuak, Koloreari buruzko Mintegia eta Horma-pintura Tailerra—, eta eskoletarako ohar mordoa idatzi zuen, lege bisualak definitzeko eta zientzia edo sistema artistiko bat sortzeko ahaleginean. Karratu beltzaren barruan (Im schwarzen Viereck) Weimarren margotu zuen, eta bateratu egiten dira bertan garai hartako eragin errusiarrak, Kazimir Malevich-en obra gogorarazten duen trapezoide zuriaren bitartez adieraziak, eta paisaiaren ikonografia modu iradokitzailean oroitarazten duten elementu grafikoak.

[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.]