katalogoa
Zenbait zirkulu (Einige Kreise), 1926ko otsaila–abuztua
Karole P. B. Vail
- Izenburua:
- Zenbait zirkulu (Einige Kreise), 1926ko otsaila–abuztua
- Egilea:
- Karole P. B. Vail
- Argitalpena:
- Madril: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta La Fábrica, 2020
- Neurriak:
- 24,5 x 20,5 cm
- Orrialdeak:
- 192
- ISBN:
- 978-84-17769-66-6
- Lege gordailua:
- M-25334-2020
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Artea eta zientzia | Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Geometria | Zirkulua | Kolorea | Mugimendua | Sinbologia | Bauhaus Eskola | Espiritualtasuna | Alemania | Will Grohmann
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Olio-pintura mihise gainean, 140,3 x 140,7 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza
41.283
Zenbait zirkulu (Einige Kreise) forma geometrikoen eta intuizio magikoaren arteko erdibidean dago, eta kolore askotako konstelazioen pintura bat da, ordena kosmiko harmoniatsu batez mintzatzen dena. Honako mihise bikain hau Kandinsky Bauhausaren parte izan zen aldiaren adierazgarri nagusia da. Garai hartantxe egin zen artista herritar alemaniarra. Bauhausean zegoelarik, Kandinskyk modu aktiboan parte hartu zuen Alemaniako artearen garai emankorrenetako batean. 1926an, honako obra hau margotu zuen urte berean, Punkt und Linie zu Fläche. Beitrag zur Analyse der malerischen Elemente (Puntua eta lerroa planoaren gainean. Elementu piktorikoen analisiari egindako ekarpena) liburua argitaratu zuen, eta bertan pinturaren elementu geometrikoak aztertu zituen, baita fenomeno zientifikoek eragiten zioten interesa agertu ere. Kandinskyk teoria asko aplikatu zizkion bere obrari, besteak beste koloreen eta forma geometrikoen arteko asoziazioa; esate baterako, horia triangeluarekin, gorria karratuarekin eta urdina zirkuluarekin, Zenbait zirkulu obran gertatzen den bezala.
Adiskidea zuen Will Grohmann arte-historialari alemaniarrari bidali zion gutun batean, honela deskribatzen zuen zirkulua: “(1) formarik apalena, baina bere burua baldintzarik gabe baieztatzen [duena], (2) aldagai zehatza baina iraungiezina, (3) aldi berean egonkorra eta ezegonkorra, (4) aldi berean zaratatsua eta isila, (5) barnean ezin konta ahala tentsio dituen tentsio bakarra”1. Zirkuluak, ezbairik gabe, bazuen ordena zerutar bat gogora ekartzeko halako ahalmen bat, baina Kandinskyk baliabide formal gisa erabili zuen, egitura eta aukera espazial infinituak —beren ebakiduretan tonalitate distiratsuak eta kolore gardenak sortzen dituzten planoak— ahalbidetzen zituen irudi perfektu bat balitz bezala. Artistak behin eta berriz erabili zuen zirkulua 1930eko hamarkadaren bukaerako pinturetan, haren indar dinamikoa inspirazio infinitu gisa aitortuz.
[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.]
Oharrak
- Vasily Kandinskyk Will Grohmanni, urriak 12, 1930, hemen aipatua: Angelica Zander Rudenstine, The Guggenheim Museum Collection: Paintings 1880–1945, 1. alea, New York: Solomon R. Guggenheim Foundation, 1976, 310. or. [itzuli]