Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

hezkuntza-edukia

Sarrera: In Focus proiektua

Izenburua:
Sarrera: In Focus proiektua
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Emakumea artean | Artistak | Ibilbide artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

In Focus proiektua Lee Krasner. Kolore bizia erakusketarako diseinatua da, eta, bertan, artista nekaezin honen ibilbidea jasotzen da. New Yorken 1920ko hamarkadaren amaiera aldera margotzen hasi zenetik, gogor ekin behar izan zuen prestakuntza plastikoa jasotzeko, bere artelanak egiteko eta haren irudia Ipar Amerikako Espresionismo Abstraktuaren sortzaileen lehen belaunaldiaren testuinguruan finkatzeko.

Hezkuntza-gune honetan, Lee Krasnerren nortasun eta ekoizpen aparta moldatu zituzten gako nagusien berri emango dizugu. Zehazki erakusketarako egindako Lee Krasner: In her own words filmaren proiekzioak esperientzia osatzen du.