Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

hezkuntza-edukia

Helburu argia

Artista izateko helburuarekin, Krasnerrek hainbat zentrotan hartu zituen arte-eskolak, nahiz eta garai hartan emakumeek ikasketa horiek egitea zailtzen zuten eragozpenei aurre egin behar izan zien. 1926an, Cooper Union unibertsitateko Women’s Art School-ean matrikulatu zen.

National Academy of Design-etik igaro ondoren (tradizionalegia iruditu zitzaion), 1937an Krasner Hans Hofmann artistaren eskolan sartu zen, eta hark Kubismoari eta kolorearen zein formaren erabilerari buruz zituen teoriek eragin itzela izan zuten Krasnerrengan. Hofmannek berak, Krasnerrek zuen talentuarekin txundituta, haren lanaz ondorengoa berretsi zuen: “Hain ona da, inork ez bailuke esango emakume batek margotua denik”. Iruzkin horrekin goraipatu nahi bazuen ere, ulertzekoa da laudoriotzat hartu ez izana. Bistan da artearen munduaren berezko eragozpenak gainditu bahar izateaz gain, Krasnerrek emakumea izatearen zailtasun erantsia zuela.