Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

hezkuntza-edukia

Lee Krasner bat baino gehiago

Izenburua:
Lee Krasner bat baino gehiago
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Judaismoa | Erbestea | AEB | New York | Antisemitismoa
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

Lee Krasner (Lena Krassner) 1908. urtean jaio zen Brooklynen, New Yorken, Odesatik (egungo Ukrainian) gertu zegoen herri txiki bateko familia xumean. Familiak Ameriketako Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen 1905ean, haren jaioterriak jasan zituen pogromoen indarkeria antisemitaren ondorioz. Krasner handik hiru urtera jaio zen, eta, etxe judu ortodoxo batean hazi zenez, garai hartan emakumeari ematen zitzaion rol tradizionala betetzeko hezia izan zen.