Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

hezkuntza-edukia

Rol berriaren herentzia

Jackson Pollockek zoritxarreko auto-istripua izan zuen, eta behar baino lehen hil zen 1956. urtean. Era horretan, Krasner alargun geratu zen 47 urte zituela, eta artista bezala egiten zuen lana senarraren legatuaren kudeaketarekin uztartu behar izan zuen. Gerora, bere izenarekin lotuko zuen, Pollock-Krasner Foundation deritzonaren bidez. Dolu-aldiaren ondoren, eta beste behin ere erresilientzia handia erakutsiaz, Krasnerrek berriro ekin zion margotzeari. Modu horretan, 1972an, Women in the Arts kolektibora batu zen, eta Louise Bourgeois edo Chryssa bezalako figura ospetsuekin batera hainbat manifestaziotan parte hartu zuen.