hezkuntza-edukia
Funtsezkoena pintura da
- Izenburua:
- Funtsezkoena pintura da
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Erakusketak | AEB | Jackson Pollock
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Berrogeiko hamarkadan, Krasnerrek erronka berri bati egin zion aurre. Jackson Pollock-ekin ezkondu zen —hura ere artista zen, eta izaera aldartetsua zuen—, eta elkarrekin Springs-era joan ziren bizitzera, Long Island-era. Paradoxikoki, hasieran emakumeek sustatutako erakunde artistiko eta galeria askok erakusketa gutxi eskaintzen zizkioten emakume artistek egindako obrari. Arte galeria batek Krasnerri eskainitako lehen erakusketa 1951. urtean egin zen. Artistak margotzen jarraitu zuen, nahiz eta gabezia eta uneko zailtasun ekonomikoak jasan eta Pollockekin zuen harremana pixkanaka okertzen joan.