Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

hezkuntza-edukia

Independentziarantz

1920. urtean, AEBko Konstituzioaren 19. Zuzenketak emakumeen boto-eskubidea onartu zuen. Horrela, AEBko gizartean emakumeen askatasunaren alde ematen hasi ziren lehen urrats horiek eragin handia izan zuten Krasnerrengan. Oso gazte zela, artista izateko erabakia hartu zuen. 14 urterekin, emakumeentzat arte-eskolak eskaintzen zituen New Yorkeko eskola bakarrean sartzeko eskaera egin zuen, Washington Irving High eskolan, eta erlijioarekin hautsi zuela ere jakinarazi zuen etxean; gurasoak ados ez bazeuden ere, erabaki horrek ez zuen familiatik deserrotu.