Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

hezkuntza-edukia

Zoritxarra gorabehera

1929ko burtsaren porrotak ezegonkortasun ekonomiko handia ekarri zuen, eta AEBak depresio handi batean sartu ziren. Hala ere, Krasnerrek bere pinturarekin jarraitu zuen, baliabide ekonomiko eta material gutxi izan arren. Mota ezberdinetako lanei esker jarraitu ahal izan zuen; esate baterako, 1934an eta 1941ean Works Project Administration-entzat (WPA) proiektuak landu zituen. Gobernu-agentzia horrek pobrezia eta langabezia orokorraren aurka borrokatzea zuen helburu. WPAk 10.000 bat artista eta artisauri eman zien lana, eskola, ospitale eta bestelako eraikin publikoetarako muralak eta estatuak egiteko eskatuz. WPAk artisten kaleratze masiboak iragarri zituenean, Krasnerrek hainbat greba eta manifestaziotan parte hartu zuen. Aldarrikapen horietako batean, Lee Krasner Mary Cassat margolari ospetsuaren izenarekin identifikatu zen poliziaren aurrean.