hezkuntza-edukia
[Metodo terapeutikoa]
- Izenburua:
- [Metodo terapeutikoa]
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta psikologia | Sorkuntza artistikoa | Parte hartzeko artea | Giza harremanak | Psikoanalisia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
1970etik aurrera, artearen aukerak zabaltzeko eta gorputzari protagonismo handiagoa emateko nahiak areagotu egin zuen Clark-ek psikoanalisiarekiko zuen interesa. Metodo terapeutiko bat garatu zuen erlazio-objektuen bidez. Metodo hori ingurune kontrolatuetan eta denbora-tarte zehatzetan Clarken beraren esanei jarraituz garatu beharreko ekintzetan zetzan: artistak proposamenak egiten zituen pertsona-talde batek gauza zitzan, eta horietan espazio fisikoaren, objektuarekiko interakzioaren eta besteekiko harremanaren esperientzia nabarmentzen zuen.