hezkuntza-edukia
[Lygia Clark-en legatua]
- Izenburua:
- [Lygia Clark-en legatua]
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta pertzepzioa | Artea eta psikologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Latinoamerika | Ana Mendieta | Anna Maria Maiolino | Ernesto Neto | Subkontzientzia | Zentzumenak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Lygia Clark performancetik haratago joan zen, eta alderdi sentsorialaren ideia erabili zuen inkontzienteari lotutako zenbait ezagutza ez-objektuaren bidez azaleratzeko. Haren legatua gorputzaren inguruan lan egin duten beste artista latinoamerikar batzuengana iritsi da. Ernesto Neto-k, adibidez, obra eta giro multisentsorialak sortzen ditu, eta espazio bizi horiek beren gorputzen, zentzumenen eta adimenaren bidez esperimentatzeko gonbidapena luzatzen die ikusleei. Anna Maria Maiolino artistak, brasildarra bera ere, diziplina anitzeko obrak egiten ditu gorputzaren, keinuen eta psikologiaren inguruan ardaztuta, eta batzuetan zama politiko handiarekin. Ana Mendieta kubatarrak, aldiz, bere anatomia erabili zuen bere performance ia erritualen elementu nagusi gisa, emakumearen gorputza eta natura bateratze aldera.