Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

hezkuntza-edukia

[Grupo Madí]

Argentinak Grupo Madí taldearen lehenengo erakusketa aurkeztu zuen Buenos Airesen 1946an. Mugimendu horretako artistek ere Europako abstrakzioarekin jarraitu nahi zuten, eta horretarako marko irregularrak, plano artikulatuak eta mugimendua erabili zituzten beren lanetan, baita teknologia berriak ere, adibidez, Gyula Kosice-k baliatzen zuen neoia —Madí argi-egitura, 6 (Estructura lumínica Madí 6)—. Talde bereko kideak ziren Carmelo Arden Quin-ek eta Rhod Rothfuss-ek, bestalde, arte ez-figuratiboa sortzeko molde konstruktibistak eta geometrikoak baliatu zituzten.