hezkuntza-edukia
[Forma geometriko puruak]
- Izenburua:
- [Forma geometriko puruak]
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Bauhaus Eskola | De Stijl | Errusia | Europa | Alemania | Paris | Herbehereak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Konstruktibismoa | Kubismoa
XX. mendearen lehenengo hamarkadetan, Europan, artistek besteak beste abstrakziora jotzen zuten, artea unibertsalagoa eta modernoagoa izan zedin. Ondorioz, hainbat mugimendu sortu ziren; adibidez, konstruktibismoa Errusian, kubismoa Parisen, De Stijl Herbehereetan eta Bauhaus eskola Alemanian. Guztiek forma geometriko puruak eta zehatzak erabiltzen zituzten oro har. Gainera, ideia bat barneratuz joan zen ismo horietan guztietan: arteak lotura zuzenagoa behar zuela bizitzarekiko, eta artea ikusleengana hurbildu behar zela.