Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

hezkuntza-edukia

[Zomorroak]

Pinturan espazioa irudikatzeko moduaren inguruan egin zituen ikerketa goiztiarren ondoren, Lygia Clark-ek Zomorroak (Bichos) izeneko sail berritzailea sortu zuen 60ko hamarkadan. Objektu geometrikoak ziren, artikulatuak; bandaz lotutako metalezko planoekin eginda zeuden, eta ikusleek eskuztatu egin zitzaketen nahi adina forma emateko. Clarken Zomorroek eskultura nazional onenaren saria irabazi zuten 1961eko São Pauloko Bienalean.