Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

hezkuntza-edukia

[Brasil]

Brasilen, herrialdeak bizi izan zuen garapen handiaren erdigune neuralgiko bihurtu zen São Paulo, eta modernizazio-programak jarri ziren martxan bertan; besteak beste, Brasilia hiriburu berriaren sorrera Oscar Niemeyer arkitektoaren ardurapean. Gainera, ekimen kultural garrantzitsuak garatu ziren, São Pauloko Bienala kasu. Haren lehenengo edizioan (1951) abstrakzioa izan zen nagusi, eta arte konkretuak aurrerapen zientifikoa eta teknologikoa irudikatzen zuen. Hala, 1950eko hamarkadan Brasilen sortu ziren bi foku artistikoen ezaugarri komunak izan ziren abstrakzio purua eta arrazionalismo zorrotza.