hezkuntza-edukia
[Objektu sentsorialak]
- Izenburua:
- [Objektu sentsorialak]
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Parte hartzeko artea | Zentzumenak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
1966an Clark-ek eskumuturra apurtu zuen auto-istripu batean, eta hari sendatzen laguntzeko, bere lehenengo objektu sentsoriala sortu zuen: Harria eta airea (Pedra e ar). Airez betetako poltsa bat zen, gainean harri bat zuena eta zuzenean larruazala ukitzen zuena. Objektu hark norberaren gorputzaz jabetzen laguntzen zuen, eta garrantzia ematen zion arnasa hartzea bezalako ohiko ekintza bati. Ondoren objektu sentsorial gehiago sortu zituen, bitartekari moduan erabiltzen zirenak gorputzarekiko harremana berreskuratzeko eta berriro hartaz guztiz jabearazteko helburua zuten ekintza ezberdinetan.