Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

hezkuntza-edukia

Sangina

Sangina burdin oxidoaren barietate bat da, hematite izenekoa, eta plaka, barra mehe edo hauts gisa agertzen da. Dituen koloreak gorri laranjatutik more antzeko gorriraino doaz. Hasiera batean freskoen prestakuntzazko trazuak egiteko erabiltzen zuten. Zentzu hertsian, XVI. mendean bilakatu zen marrazketa-teknika. Leonardo da Vinci hartzen da teknika horren lehenengo maisu handitzat. Ondorengo mendeetan, marrazkiari ematen dion berotasun eta leuntasun kutsuagatik hedatu zen, baita ematen dion argitasunagatik eta bizitasunagatik ere. Hala, biluzien estudioak eta erretratuak egiteko teknika ezin hobea izatera iritsi zen.