Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

hezkuntza-edukia

Berana

Izenburua:
Berana
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Materiala
Teknikak:
Grabatua

Teknika honi xaflak grabatzeko erabiltzen den altzairuzko tresna horretatik datorkio bere izena.

Berana zurezko kirten lodi batez eta sekzio karratudun altzairuzko barra batez osatutako tresna da. Kirtena biribila eta zabala da esku tartera egokitu ahal izateko; barraren punta zeiharka landuta dago erronbo itxura duen luzera ezberdinetako sekzioa lortu ahal izateko, eta irteten zaion bertizeak grabatzen du metala. Beranaren inklinazio mailaren eta egiten zaion presioaren arabera, aldatu egiten da sortutako ildaskaren sakonera eta zabalera. Sekzio alakatuaren eraginez, ebakiak nabariak geratzen dira eta alboetako profilak garbiak.